XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Munduak jolas dagin bitartean, jendeak Eguberri jayen edertasunean murgildurik daudenean, euskaldun agurearen arrenak guzti bero eta itxaropentsu izango dira Gabon'ez: nik ikusiko ez badut ere eraman ditzazu lenbailen gure erri zarrera mundua zear sakabanaturik dabiltzan euskaldunak; eraman ditzazu Jauna euskaldunak berera.
Triste baita euskaldun agure zarrarentzat, Eguberri eta Gabon iritxi, eta bere erritik kanpora bere burua basamortu gorrienean bezela arkitzea.
Zartzaroa arrapatu, etxera nai eta ezin; sukalde baster bat izan amets eta bere ordez kanpoko aizearen ozkirria.
Eta Eguberriz paraje gozoenak ere ospel izan sortzerritik kanpora...